Orain artean alderdi gehienekin egin duen bezala –PPk ez du EAJrekin bildu nahi izan– aste honetan Batasunarekin bilduko zela jakinarazi zuen eta horrela egin du gaur. Imazek ez zuen bilera sekretuan egiteko asmorik baina bai diskrezioz.
Mahaien osaketa eraginkorki bermatzeko diskrezioa beharrezkoa dela azpimarratu zuen. Alderdiek mahaia osatzeko prozedura, egutegia eta lan metodologia zehaztu eta adostu behar direla gaineratu zuen. Gaur, horien berri hitz egiteko aukera izan dute.
Politika
Imaz Batasuneko kideekin bildu da gaur Bilboko EAJren egoitzan
Bilbon, Sabin Etxean bildu dira gaur Josu Jon Imaz EAJren EBB Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta Batasuneko hainbat mahaikide. EAJ euskal alderdiekin, PPrekin izan ezik egiten ari den bilera txandan kokatzen da gaurko batzarra. Astelehenean iragarri zuen Imazek Batasunarekin bilduko zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu