"Atentatua nork egin duen baloratu gabe, 200 hildako daude eta ehunka familia suntsituta, eta egoera hori ez da aldatzen, baina argi dagoena da, ikuspuntu politikotik, egoera aldatu egiten dela", adierazi du Josu Jon Imazek.
"Bizitzen ari garen sarraskiaren aurrean, euskal gizarteari, ETA ez dela izan jakitean, zama kenduko zaio gainetik". Hori dela eta, "gardentasun osoa" eskatu dio Espainiako Gobernuari sarraskiaren egiletza zehazterako orduan, "gertakizun horrek 200 familia eta gizarte oso bat suntsitu baitu".
"Gizarteak eskubide osoa du informazio gardena jasotzeko eta atentatuaren egileak zeintzuk diren jakiteko", nabarmendu du. Imazen ustez, bakearentzat, justiziarentzat eta demokraziarentzat "ezinbestekoa da egia jakitea, nahiz eta guztiok sentitzen dugun mina ez den aldatzen".
Halaber, EBBko ordezkari guztiak Bilbon egingo den manifestazioan parte hartuko dutela iragarri du.
M-11, sarraskia Madrilen
Imaz: "ETA ez dela izan baieztatzen bada, euskal herritarroi zama kenduko zaigu gainetik"
Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak "gardentasuna" eskatu dio Espainiako Gobernuari Madrilgo sarraskiaren inguruko informazioa ematerako garaian, "izan ere, euskal gizarteari, ETA ez dela izan jakitean, zama kenduko zaio gainetik". Sabin Etxearen aurrean parte hartuko du Imazek atzo sarraskia salatzeko elkarretaratzean, "gizarte demokratikoaren batasunaren" aldeko mezuak zabaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu