Politika

Imaz: "Gizarteak etorkizuna era guztiz demokratikoan erabakitzeko aukera izatea da garrantzitsuena"

Erabakitzeko eskubidea gauzatzea litzateke Josu Jon Imaz EAJko lehendakariaren iduriko normalizazio politikoa lortzeko urrats garrantzitsuena. Era berean, prozesuan aurrera egiteko Batasunak alderdien mahai bakarra aldarrikatzeko dinamika eta PSOEren "luzamenduak" gainditzea ezinbestekoa dela esan du.

2006ko abuztuaren 29a
18:39
Entzun
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Imazek. Euskal gizartearen barruan Euskal Herriak izan behar duenarekiko ikuspegi, iritzi eta itxaropen asko eta desberdinak daudela agertu du Imazek, eta horregatik, normaliazio politikoa erdiesteko garrantzia duena ez dela aukera bat edo bestea nagusitzea, baizik eta herritarrek etorkizuna erabakitzeko aukera izatea. "Gizarteak etorkizuna era guztiz demokratikoan erabakitzeko aukera izatea da garrantzitsuena".

Prozesuari dagokionez, epeak jartzea baino etengabe elkarrizketari eustea baliagarriagoa dela iritzi dio. Ildo horretatik, bi "dinamika" ikusten ditu une honetan jeltzaleen presidenteak prozesua oztopatzen dutenak: batetik, Batasunak Euskal Herri osoa bere baitan hartuko lukeen alderdien mahai bakarra eskatzea. Imazen iduriko, hori oraingoz orain, ez da gauzagarria. Gainditu beharreko beste dinamika, PSOEren eta Espainiako Gobernuaren "luzamendu" estrategia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.