Politika

Imaz kezkatuta agertu da ezker abertzaleko sektore batek prozesua oztopatu nahi duela iritzita

Bake eta normalizazio prozesuari "zailtasunak eta oztopoak" jarriko dizkion "ETAko edo ezker abertzaleko sektore bat" egon daitekeela uste du Josu Jon Imaz EAJren EBB Euskadi Buru Batzarreko presidenteak. Arrazoi horregatik kezkatuta agertu da gaur Imaz Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Garak gaur kaleratutako informazio baten arira egin ditu adierazpen horiek EBBko buruak. Izan ere, Espainiako Gobernuak eta ETAk bake prozesuaren inguruan hartutako "konpromisoak" zeintzuk izan ziren plazaratu du gaur Garak.

2006ko uztailaren 10a
15:38
Entzun
Espainiako Gobernuak Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrek erabakitakoa onartzeko konpromisoa hartu zuen Garak gaur kaleratutako datuen arabera. Prozesua gertutik ezagutzen duten iturriak aipatzen ditu Garak eta euskal herritarren borondatea errespetatzea ezezik Espainiako Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziakatxiloketarik ez burutzea ere adostu zuten. Bestalde ETAk, pertsonen eta ondasunen aurkako erasorik ez burutzeko hitza eman zuen.

Josu Jon Imaz EBBko prsidentearen ustez, informazio horrek ez traba egiten dio bake prozesuari: "Argi dago informazio hori ez dela argitaratu urratsak egiteko laguntza emateko asmoz eta oztopoak jartzen dizkio prozesuari". Imazek, sinesgarritasuna kendu dio Garak gaur kaleratutako informazioari.

Prozesuak oinarri sendoak dituela azpimarratu du eta itxaropentsu agertu da "ezker abertzaleko sektore garrantzitsu batek bake eta normalizazio prozesuari emandako bultzadak aurrera jarrai dezan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.