Madrilen, kazetariekin izandako gosari batean, egin ditu adierazpen horiek Imazek. Nafarroaren etorkizuna ez dagoela konponbide prozesuan ETArekin izan beharreko elkarrizketen menpe azpimarratu du: "Nafarroak inola ereezin du erakunde terrorista batekin eduki beharreko elkarrizketa batzuen menpe egon".
Ildo horretatik, beren etorkizuna nafarrek erabakiko dutela erantsi du. "Nafarroako herritarrek erabakitzen dutena baino ez da izango Nafarroa, eta EAJk hitzematen du erabaki hori, edozein dela ere, tinko onartuko duela. Nahiko nuke denek onartzea erabak hori, baita Sanz jaunak etaUPNk ere".
Politika
Imaz: "Nafarroaren etorkizuna ez dago erakunde terrorista batekin izan beharreko elkarrizketen menpe"
Konponbide prozesuan Nafarroaren etorkizunari buruz ETAk ez duela zeresanik adierazi du gaur Josu Jon Imaz EAJko lehendakariak. Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabakiko dutela azpimarratu du, eta erabaki hori onartzeko eskatu die UPNri eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu