Politika

Imazek alderdikeriaz aritzea egotzi dio Zapaterori ETArekin mintzatzeko baimena eskatuko duela mitin batean iragartzeagatik

Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakariaren ustez, "onartezina da" Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok, ekainean Espainiako Kongresuan ETArekin hitz egiteko baimena eskatuko duela "mitin baten" iragartzea. EBBko buruaren ustez, iragarpen hori erakundeetan egin behar litzateke gainerako alderdi politiko guztien aurrean.

2006ko maiatzaren 26a
16:00
Entzun
Eusko Legebiltzarra sortu zenetik EAJren izenean eserleku bat izan duten alderdikide guztiak bildu dira gaur, Bilbon. Sabin Etxeko hitzaldi aretoan egin dute batzarra eta bertan Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak hitz egin du.

Joan den igandean Barakaldoko (Bizkaia) BECen, PSE-EEren Arrosaren Festan iragarri zuen Zapatero k datorren hilean egingo duela Kongresuko agerraldia, ETArekin elkarrizketan hasteko baimena eskatzeko. Imazek azpimarratu duenez, iragarpen hori mitin batean egitea "alderdikeria" da.

Zapaterok Barakaldon azaldu zuenez, ETAren su-etena egiaztatutzat ematen du Espainiako Gobernuak eta, beraz, bake prozesua abiatzeko tenorea dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.