Politika

Imazek "ausardia" eskatu dio Zapaterori, "gizarteak eskatzen dituen irtenbideak bilatzeko"

EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente Josu Jon Imaz Madrilen izan da gaur, Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilduta. Bilera horrek EAJren eta Espainiako Gobernuren arteko inkomunikazio epea itxi duela nabarmendu du Imazek, bilera amaitu ostean. Azaldu duenez, "ausardia" eskatu dio Espainiako Gobernuari, "gizarteak eskatzen dituen irtenbideak bilatzeko". Elkarrizketa garai berria ikusten duelako pozik irten ba bileratik Imaz.

2004ko irailaren 8a
15:23
Entzun
EAjk baduela ausardia esan dio Josu Jon Imazek Zapaterori, eta Espainiako Gobernuak ere halaxe izan behar duela "gizarteak eskatzen duen irtenbidea bilatzeko".

Pozik zegoen Imaz, Espainiako Gobernuaren eta EAjren arteko inkomunikazioa amaitu eta "elkarrizketa giroa" sumatu duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.