Imazek azaldu duenez, "EAJ jabetu egin da euskal gizartearen mezuaz, eta berebiziko ahaleginak egingo ditu hitzarmen politiko sakonak lortu ahal izateko, Euskal Herritarren borondate politikoa eta euskal gizartearen ahalmena kontutan izango dituen hitzarmen baten bidez. Integratzailea izango dena, eta Euskadin indarrean daudennortasun politiko guztiak bilduko dituena".
Akordioa lortuko duen mahaia osatzeko "indarkeriarik ez egotea" jarri du aurrebaldintza gisa, Batasuna han egoteko. Zehaztu egin du desagertu beharreko "indarkeria" zein den: "ETAren indarkeria, zinegotzien kontrako mehatxuak eta erasoak, alderdien egoitzen kontrako erasoak, eta enpresarien kontrako estortsio eta mehatxuak desagertzea ezinbesteko aurrebaldintza izango da".
Bestalde, PSOEri esan dio elkarrizketari "bizkarrik" ez emateko. "Nazio aniztasuna" aitortu egin behar duela eta "Euskal Herria nazio subjektu gisa onartu behar" duela azaldu dio. Ezker abertzaleari ere egin dio eskaerarik, "bide politikoa bakarrik" hartzeko galdegin dio, eta ondoren EAJk jakingo duela nola erantzun azaldu du.
POlitika
Imazek dio akordioak lortzeko "ezinbesteko aurrebaldintza" dela "indarkeria" desagertzea
EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazek baldintzak jarri ditu alderdien mahaian akordioak lortzeko. Mahai hori erabakiak hartzeko garaian osatu behar dela diote, eta "bazterketarik gabe" osatu behar dela. Hala, fase horretan "indarkeriarik" ez egotea ezinbestekoa da EAJren iritzian, "Batasuna ere han egon ahal izateko". Imazek esan duenez, "ezinbesteko aurrebaldintza" izango da "ETAren indarkeria, zinegotzien kontrako mehatxuak eta erasoak, alderdien egoitzen kontrako erasoak, eta enpresarien kontrako estortsio eta mehatxuak desagertzea". EAJk 'Ibarretxeren plana'-rekin lortu ez duen "hitzarmen politiko sakonagoa" lortzeko lan egingo duela azaldu du, "Euskadin indarrean dauden nortasun politiko guztiak" bilduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu