'Plan' hori Legebiltzarrean onartu eta gero EAJk herritarrei egin asmo dien kontsulta errespetatzen ez bada, demokraziak "zutabe garrantzitsuenetako bat" galduko duela azpimarratu du, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Erreferanduma deitzea ezin dela legez kanpokoa izan esan du Josu Jon Imazek. Izan ere, bere iritzian, hori da "herritarrek pentsatzen dutena jakiteko modurik zuzenena".
Politika
Imazek dio 'Ibarretxeren plana' dela gatazka konpontzeko irtenbide bakarra
EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazen iritzian, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena da Euskal Herriko gatazka konpontzeko irtenbide bakarra. Horregaitik, legegintzaldi honetan 'Ibarretxeran plana' onartzen ez bada, datozen autonomia hauteskundeetan Jaurlaritzako hirukoari gizarteak gehiengo osoa emango diola iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu