Politika

Imazek dio 'Ibarretxeren plana' onartzen ez bada gehiengo osoaren bila joango direla

EAJko lehendakari Josu Jon Imazek esan duenez, legegintzaldi honetan Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena ez bada onartzen, datorren legegintzaldian gehiengo osoa lortzeko ahalegina egingo dute. 'Ibarretxeren plana' onartzeko 38 aldeko boz lortu behar dira, eta EAJk, EAk eta EBk 36 batzen dituzte. Batasunaren edo PSE-EEren bozekin 'Ibarretxeren Plana' onartzea lortzen ez badute euskal gizarteari babesa eskatuko dietela azpimarratu du, ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan.

2004ko irailaren 20a
16:18
Entzun
EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek esan duenez, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena onartzen ez bada, gizarterangana joko du EAJk, babes eske, gehiengo osoa lortzekohelburuarekin.

Legebitzarrean alderdi politiko guztien arteko eztabaida egotea gustatuko litzaiokeela esan du Imazek. Alderdiek "mahai gainean proposamenak jarri" beharko lituzketela adierazi du, eta proposamen horiek eskuan, "egiazko eztabaida egin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.