"Bi hautagai daudenean eta hiru hilabeteko prozesu bat zabalik mantendu behar dutenean, batetik, programa bat onartze da gerora ponentzia bat bihur daitekeena, eta balizko ponentzia hori garaile aterako den exekutibak atera beharko du aurrera, eta agian ez dauka zerikusirik berak proposatzen zuenarekin. Horrek batasuna zailtzen du eta hori errebisatu beharrean gaudela uste du", nabarmendu du Anasagastik.
Hala ere, Josu Jon Imazek "ezker eskua" ere baduela gogoratu du eta alderdiaren barruan "ondo ikusia" dagoela. "Ezaugarri horietaz baliatu beharko litzateke barne prozesuak eragin dituen zauriak orbaintzeko", esan du. EBBko zuzendaritza nor osatuko duen ez jakitea ez dela normala esan du eta funtzionamendu hori aldatu egin behar dela.
Lehendakariarekin bilerarik ez
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria bere alderdikideekin "gutxi biltzen" dela azaldu du, eta bost aldiz Ajuria Enera deitu badu ere, oraindik ez dutela bilerarik egin esan du. "Egoera puri-purian dago, eta badakit lehendakaria jende gehiagorekin batzartu dela, baina ez da gure taldearekin bildu, ez senatariekin ezta diputatuekin ere", nabarmendu du.
Espainiako hauteskundeak
Datorren urteko martxoan Espainiako Gobernurako hauteskundeetan EAJk "emaitza historikoa" lortuko duela azpimarratu du Anasagastik. Hala ere, PPk gehiengo absolutua lortuko duela azpimarratu, PSOE "ez bada mugitzen, eta ez badu benetako oposizioa egiten". Anasagastiren arabera, PSOEren egungo politikak ez ditu boto-emaileak erakartzen eta ez du benetako alternatibarik aurkezten. Horrez gain, PPk "kanpaina handia" egingo duela iragarri du, Kataluniako emaitzak ikusita.
Bestalde, Gaspar Llamazaresek azken legegintzaldian egin duen oposizio lana "ona" izan dela nabarmendu du, eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok gisa horretako oposizioa egingo balu, PSOE "beste alderdi bat izango litzateke eta boto-emaileek ere hobeto baloratuko lukete".
Bost legegintzaldi eta gero, agur
Iñaki Anasagastik bost legegintzaldi eman ditu Espainiako Kongresuan eta indarrean dagoena izango du azkenekoa. "Garairik gogorrena 1986. urtekoa" izan zela nabarmendu du, "EAJ banatu zenean eta alderdi jeltzalearen aurkako eraso larriak ematen ari zirenean". Hala ere, amaitzear dagoen legealdia "ez da batere atsegina izan, Aznarrek egunak joan eta egunak etorri botatzen zituenak entzutea ez baita erraza". Anasagastiren esanetan, "zaila" da Espainiako Kongresuan "politika egitea gehiengo absolutua duen eta pentsamendu totalitarioa duen alderdi batek kontrolatzen badu guztia".
Politika
Imazek EAJren "barne zauriak orbaindu" ditzakeela esan du Anasagastik, "ezker eskua" duelako
Espainiako Kongresuko EAJren bozeramaile Iñaki Anasagastik adierazi duenez, Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidente berriak "barne prozesuak eragindako alderdi barruko zauriak orbaindu ditzake ezker eskua baduelako". Anasagastik Radio Euskadi eskaini duen elkarrizketan azpimarratu du EAJren barne hauteskundeak "erabat demokratikoak" izan direla, baina erabiltzen den sistema ez zaiola "batere gustatzen", eta 1986an EAJk ezagutu zuen barne zatiketaren fruitu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu