Imazen ustez “alderdien mahaia osatzeko dauden oztopoak gainditu daitezke udan zehar”. Gainera Imazek nabarmendu du mahai horretan ezin dela inposaketarik egin.
Lopezek ere uste du udazkenerako sor daitekeela alderdien mahaiabaina ez dago guztiz seguru. Hain zuzen udazkenean kokatu ditu mahaia osatzeko bitariko bilera berriak. Lopezentzat zeharkako akordioak behar dira.
Biek adierazi dutenez alderdien mahaiaren helburuak normalizazio politikoa eta bake prozesua izango dira. Baina desadostasunak egon dira alderdien mahai horretan lortzen diren akordioek izan behar duten ibilbidearen inguruan. EAJrentzat nahikoa izango litzateke euskal alderdiek hartutako akordio zabalak egotea. Sozialistentzat,aldiz, Espainiako gorteen oniritzia izatea ezinbestekoa da.
KONPONBIDE PROZESUA
Imazek eta Lopezek udazkenerako alderdien mahaia osatzeko oztopoak gainditu daitezkeela diote
Josu Jon Imaz EAJko EBBko presidenteak eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak bilera izan dute gaur Bilboko sozialisten egoitzan. Bi alderdiak bat etorri dira esanez udazkenerako alderdien mahaia osatzeko oztopoak gainditu ahal direla. Hala ere, Lopezek zalantza egin du eta irailean kokatu ditu mahaia osatzeko bilera berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu