Alderdien arteko bitariko bileren garaia gaindituta dago bi buruzagien ustez. "Aurrerapauso bat emateko garai da udazkenera alderdien mahaia abian dela ailegatzeko", azpimarratu du Madrazok.
Lan taldea nork osatuko duten hitzartu behar dela adierazi dute Imazek eta Madrazok eta ez dute zertan alderdietako buruzagiek osatu behar. Alderdi politikoen "konfiantzazko" ordezkariek baizik.
Bileran ere, Imazek eta Madrazok indarkeriarekin amaitzeko Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketak bermatu behar direla adierazi dute eta PPk prozesuarekin bat egin behar duela.
Madrazok alderdi popularrak jokabidea aldatzea beharrezkotzat jo du eta esan duenez “nahiz eta zailtasunak jarri, prozesua ez dute geldituko” . Madrazokberretsi duenez lan taldea indar politikoez osatua egon behar da eta “bakearen alde lan egiten dutenentzat zabalik egongo da”.
Imazek elkarrizketa politikoaren inguruan lehenbailehen pausu kualitatibo baten beharra dagoela adierazi du. EAJko presidenteak esan duenez bitariko elkarrizketatik alde anitzeko elkarrizketara pasa behar da.
Konponbide prozesua
Imazek eta Madrazok alderdien mahaia osatze aldera bazterketarik gabeko lan taldea sortzeko eskatu dute
Udazkenerako osatuta egon behar du alderdien mahaiak Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidentearen eta Javier Madrazo EBko buruzagiaren ustez. Mahai hori osatzen aldera lan talde bat osatzeko eskaria egin dute, gaur, bi buruzagiek, Bilbon bildu ostean. Lan talde horretan ez da inolako alderdirik baztertu behar eta alderdien mahaia osatzeko oinarriak ezartzea izango litzateke bere lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu