Imazek "gardentasuna" eskatu dio Jon Jauregiri

Egibarrek esan du Gipuzkoako EAJren hautagaiari buruzko "dosierra alderdi barruan sortutakoa" dela eta EBBren presidenteak erantzun dio "oinarririk gabeko hipotesia" dela hori.

2007ko otsailaren 22a
14:17
Entzun
Gauzak nahastuta daude EAJn Jon Jauregi Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagaiari buruzko ondarea dela-eta (aste honetan Ser irrati kateak jakitera eman duenez, Jauregik bost etxebizitza ditu, eta horietako bi deklaratu gabe dauzka). Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) presidenteak atzo ETB1en Galdezka saioan esan zuen Jauregiri buruzko "dosierra [EAJ] alderdi barruan sortutakoa" dela.

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak gaur Egibarri erantzun dio "oinarririk gabeko hipotesia" dela hori, eta "polemika hau behin betiko estaltzeko, erantzun bakarra gardentasuna da, iritzi publikoaren aurrean behar adinako datuak agertzea". Imazek, hala, "espero" du Jauregi "egoera bideratzeko gauza" izango dela.

Egibarrek, ordea, EAJ barruan "kontuak eskatu" dituela esan du, "mailarik gorenean" eskatu ere.

GBBko buruak "garbi" dauka zergatik argitaratu den buruzko informazio mota hori. "Jon Jauregi hautagaia ez izateko interes asko daude alderdi barruan eta kanpoan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.