Politika

Imazekin bilera egin nahi du España y Libertad elkarteak

Batasuneko kideekin batzarrak egin dituelako salaketa jarri dio birritan España y Libertad elkarteak Josu Jon Imaz EAJko presidenteari; bilera horietako batean, gainera, "erakunde terroristari laguntzea" leporatzen diote. Elkarte horrek berak Imazekin bildu nahi du orain, ETArekin negoziatzeari buruz hitzegiteko.

2006ko ekainaren 26a
11:17
Entzun
Idatzi baten bidez jakinarazi du España y Libertad-ek Imazi bilera eskatu diola. Yolanda Morin koordinatzaileak agertzen duenez, ETArekin negoziatuko balitz elkarrizketa horrek izan beharko lituzkeen mugak zeintzuk diren agertu nahi diote jeltzaleen buruzagiari.

Batasunarekin batzarra egin badu, beren taldea ere hartuko beharko lukeela nabarmendu du Morinek "nazionalista ez garen herritarren ahotsa entzuteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.