Politika

Imazen arabera, "zentzugabekeria" da presoak eragile politiko direla aldarrikatzea eta biktimei izaera hori ukatzea

EAJk presoen hurbilketa eskatu duela-eta Batasunak egindako kritikei erantzun die Josu Jon Imaz jeltzaleen lehendakariak. Kritika hori egitean, Batasunak "alderdikeriaz" jokatzen duela iritzi dio Imazek, eta etorkizunean ere eskaera hori egiten jarraituko dutela ziurtatu du, "giza eskubidek defenditzen ditugulako". Beste kritika bat ere egin dio Batasunari: presoak eragile politiko direla aldarrikatzea eta biktimei izaera hori ukatzea "zentzugabekeria" dela uste du.

2006ko irailaren 2a
17:32
Entzun
Hain justu, presoen gaian Batasunak epel jokatzea egozten dienean, kolektibo horren eragiletza politikoa ez aldarrikatzea leporatzen diela uste du Imazek. Argi utzi du ez dutela eskaera hori egingo, ez zaielako zuzena iruditzen. "Halakorik ez dugu onartuko. EAJren arau demokratiko bat da, inoiz hautsiko ez dituena. Horrelako planteamenduak ez ditugu inoiz gure egingo", agertu du. "Zer gertatzen da orain, biktimek ezin dutela rol politikorik izan prozesuan eta presoek eduki behar dutela? Zer zentzugabekeria da hori? Koherentzia berrezkoa da", erantsi du albiste agentzia batek egin dion elkarrizketan.

Espainiako Gobernua presoak prozesua baldintzatzeko erabiltzen ari ote den galdetu diotenean, "halakoren ziurtasunik" ez duela erantzun du, eta epe laburrean espetxe politikan "aldaketak" izango direla uste duela agertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.