'Parot doktrina'

Imazen eta Latasaren kontrako zigorra kentzeko eskatu du fiskaltzak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Francisco Imazi eta Jose Miguel Latasari 'Parot doktrina' kentzeko eskatu die epaitegiei. Espetxetik kanpo daude biak; beraz, zigorra bertan behera utziko diete epaileek fiskaltzak esandakoa betez gero.

2013ko abenduaren 16a
17:24
Entzun

Imazi hirugarren gradua eman zioten 1995ean, buruko gaixotasun bat duela eta. 1987an espetxeratu zuten. Latasa, berriz, baldintzapean aske dago 1994an borroka armatua gaitzetsi zutelako ohar baten bidez, berak eta beste hiru presok, eta EPPK euskal presoen kolektibotik kanporatu zituzten.

Concepcion Gonzalez Rodriguez Grapoko kidea askatzeko ere eskatu die fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko epaitegiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.