Imazen arabera, Zapatero zein PP urduri daude, eta, horregatik, kosta ala kosta, Ibarretxeren Planaren inguruko eztabaida eragotzi nahi dute. Demokraziaren beldur ote den galdetu dio Jaurlaritzako bozeramaileak PSOEko buruzagiari, eta, halaber, esan dio Jaurlaritzaren egitasmoa eurek diotena bezain txarra bada lasai egoteko, euskal gizarteak atzera botako duela.
Nolanahi ere, Imazek uste du Zapateroren jarrera oldarkor horren atzean PSOE barruko arazoak estaltzeko gogoa dagoela. Hots, berriro ere Euskal Herriko gatazka erabiltze ari direla sozialisten arteko barne desasostasunak ezkutatzeko.
EB-IU: "Aznar baino eskuinerago kokatu da Zapatero"
EB-IUko buruzagitzak ere gogor kritikatu ditu PSOEko buruaren atzoko adierazpenak. Alderdi horren iduriko, "Aznar baino eskuinerago kokatu da Zapatero". Ildo horretatik, sozialistei eskatu diete argitzeko nola dauden prest Andaluzian eta Katalunian estatutua aldaltzeko, eta, aldiz, Euskal Herrian gai horren inguruko eztabaida galarazi nahi duten.
Jaurlaritzaren Estatutu berrirako proposamena
Imazen iduriko, Ibarretxeren Plana erabiltzen ari da Zapatero PSOE barruko arazoak estaltzeko
Eusko Jaurlaritzaren Estatutu berrirako proposamenaren inguruan oso jarrera gogorra agertu zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak: Jose Maria Aznar Espainiako presidenteari eskatu zion Europako Batasunean proposa zezala "legearen markoa urratzen duten herrialdeak" Batasunetik egoztea. Josu Jon Imaz Jaurlaritzako bozeramailearen iduriko, PSOEren barne arazoak estaltzeko agin ditu adierazpen horiek Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu