Immigrazioa arazo handia da EAEko herritarren %15entzat
Gizartearen hiru arazo garrantzitsuenak izendatzeko eskatuta, bat immigrazioa dela diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %15,4k. Ikuspegik egindako azken barometroak azaleratutako datua da. 2009an, %12,9rentzat zen arazo nagusienetakoa. Ehuneko hori krisiagatik handitu dela diote adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu