2012an atxilotu zuten Iñaki Lerin, Londresen, Antton Troitiñorekin batera. Londresko auzitegi batek Espainiak egindako estradizio eskaera onartu zuen, eta 2013an Erresuma Batuko Gobernuak berretsi zuen erabaki hori.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur atera da Ocaña I espetxetik (Toledo, Espainia).
Troitiño maiatzean Espainiaratu zuten. 2011n, 24 urteko zigorra bete ondoren, Parot doktrina zela-eta Troitiño 2017ra arte preso sartu behar zela agindu zuen Espainiak. Estrasburgoko Auzitegiak bota zuen atzera doktrina hura, eta Troitiñori "berriro ETAn sartzea" egotzi zion orduan Auzitegi Nazionalak.