"Udaletatik kanporatu nahi izan gaituzten garai hauetan herri programak osatu behar ditugu herrietako eragile eta bizilagun guztiekin, eman den egoera antidemokratikoa salatu eta herri ekimenetik alternatiba sendo bat antolatzeko, Euskal Herria herriz herri eraikitzen baita", nabarmentzen du Batasunaren agiriak.
Ezker abertzaleko erakundearentzat hiru indarrek parte hartzen duten konfrontazio egoera batean bizi da Euskal Herria: Espainia eta Frantzia, indar erregionalistak eta ezker abertzalea. Egoera horren aurrean, Batasuna bi estatuek ezarritako bidea urratzearen alde agertzen da, "egungo markoaren balio eza aldarrikatuz eta borrokarako eta lanerako indarrak erakutsiz". Horrez gain, Ibarretxeren Plana baldintzatzen jarraituko dute iragartzen dute.
"Egoera politikoa gainditzeko atarian"
Euskal Herriak bizi duen "egoera politikoa gainditzeko atarian" gaudela dio Batasunak, "baina indarrean dagoen markoa eta Ibarretxeren Plana gatazka gainditzeko baliagarriak ez direla " gaineratzen du. "1998an irekitako bideak aldaketak behar ditu, eta ziklo berri batean jarri behar ditugu indarrak", azpimarratzen du Batasunak.
"Euskal Herriaren eraikuntzan lan egiteko borondatea daukagu, Euskal Herriaren alde dauden eragile guztiekin hitzarmen estrategiko bat abian jarriz", nabarmentzen du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpo utzitako erakundeak. Lan horretan "Udalbiltzak erreferentzialtasuna berreskuratu" behar duela dio Batasunak. Espainiak Udalbiltzaren helburuen eta bertako hautetsien aurka jo duela azpimarratzen du, baina "guri dagokigu argi eta garbi uztea Espainiak hanka sartu" duela.
Batasunaren batzar nazionala
Indar abertzaleen arteko elkarlanaren alde azaldu da Batasuna eraikuntza nazionalari berriz ekiteko
Eraikuntza nazionalaren prozesua berreskuratzeko "zubiak eraikitzearen alde" agertu da Batasuna orain gutxi amaitu duten batzar nazionalean. 'Gara' egunkariak atzoko alean jasotzen duenez, Batasunarentzat herrietan lan egitea ezinbestekoa da egungo markoa gainditzeko, eta nazio eraikuntzari begira "Udalbiltza berrindartzea" estrategikotzat jotzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu