Iruñeko 2. Instrukzio epaitegiaren aginduz egin da operazioa eta ekinbideak sekretupean egitea ezarri du. Atxilotuetako batzuk Iruñeko Chinchilla generalaren kaleko Poliziaren egoitzara eta besteak Galizia etorbideko Guardia Zibilaren komandantziara eraman dituzte. Atxiloketak Iruñean eta Altsasun egin dira, besteak beste.
Efe-ri epaitegiko iturriek aurreratu diotenez, talde kriminaleko kide izatea eta "lesio delituak" egitea egozten diete atxilotuei. Iturri horien arabera, "ia hogei" dira atxilotuak. Ahotsa.info-k, berriz, adierazi du hemezortzi direla atxilotu kopurua.
Facebook bidez Indar Gorri taldeak euren aurkako " razzia-poliziala" salatu du eta 19:15ean informazio batzar batera deitu du Iruñeko Nabarreria plazan. Altsasun, berriz, 20:00etan egingo da foruen plazan.