gizartea

"Indarkeria eta sexismoa ez dira opari!"

"Umeen heziketan jolasak daukan garrantzia" azaltzeko ekimena egin dute Sestaon, Karibe kultur elkarteak antolatuta.

2011ko abenduaren 24a
08:39
Entzun

"Jostailu eta jolas beliko eta sexistak saihesteko" ekimena egin dute gaur goizean Sestaon, Karibe kultur elkarteak antolatuta. 11:00etatik aurrera, Kasko plazan, umeentzako eta haien gurasoentzako zuzendutako tailerrak egin dituzte. Jostailu eta jolas "kooperatiboak" izan dira, eta "umeen heziketan jolasak daukan garrantziaz" eztabaidatzen aritu dira. "Indarkeria eta sexismoa ez dira opari!", esan du elkarteak. "Jolasteko momentuan jarrera eta baloreak hartzen dira", ohartarazi du, bide batez.

Kariberen beste aldarrikapen batzuk: "Berdintasuna lortzeko jolastu", "biolentzia eza, hezteko balorea".

Haren arabera, "gure gizartea aldaketa prozesu batean sartuta dago, baina jostailuak duela hogei urteko gizartearen erakusketa baino ez dira, eta penagarria da".

Sestaoko Udalaren babesa izan du ekimenak, eta 14:00etan bukatu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.