Iraileko eztabaidari begira, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria "denekin" hitz egiteko prest dagoela adierazi du gaur Idoia Zenarruzabetia lehendakariordeak. Elkarrizketa horien xedea, indar politikoek agertuko dituzten proposamenen eta Ibarretxe beraren proposamenaren artean puntu komunak bilatzea litzateke, eta ez hainbeste erabateko hitzarmenik lortzea.
Ildo horretatik, Zenarruzabeitiak memento honetan ezker abertzalearekin akordioren bat lortzeko aukera baztertu egin du. Baldintza zehatza jarri dio Jaurlaritzako lehendakariordeak ezker abertzaleari adostasunetara iristeko: indarkeria gaitzestea. "Ezker abertzaleak indakeria alde batera uztea ezinbestekoa da, eta, era berean, bakearen, demokraziaren eta politikaren bidea hartzea",adierazi du.
Espainiako Gobernuaren eta PPren jarduna ere kritikatu du Zenarruzabeitiak. Arazoei heltzeko elkarrizketari eutsiordez, hedabideak erabiltzen dituela agertu du lehendakariordeak, eta horrela ezinezkoa dela ezer konpontzea. Aznarren ondorengoari dagokionez, oinordekotza hartuko duenpertsona zehatza nor den jakiteak ez daukala garrantzi handirik esan du, baizik eta benetan inporta duena, ondorengoa edozein dela ere, hartuko duen jarrera dela.
Euskal Herriko gatazka
Indarkeria gaitzesten ez duen bitartean, ezker abertzalearekin ez dutela akordiorik egingo esan du Zenarruzabeitiak
Ezker abertzalearekin akordirik erdiesteko aukera baztertu egin du Idoia Zenarruzabetia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak, harik eta indar politiko horrek indarkeria gaitzetsi arte behintzat. Nolanahi ere, Ibarretxe lehendakaria denekin hitz egiteko prest dagoela esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu