Indarkeria matxista

Indarkeria matxista egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten eta beste bat Bilbon

Ertzainek 36 urteko gizon bat atxilotu du larunbatean Portugaleten; emakume batek salatu du sexu eraso bat egin ziola bere etxean. Bilbon emakume bat jo izana leporatu diote besteari.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko martxoaren 1a
10:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 36 urteko gizonezko bat atxilotu dutela Portugaleten (Bizkaia), emakume bat jotzea eta sexu eraso bat egitea egotzita.

Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, biktimaren etxean. Lehenagotik ezagutzen zuten elkar. Gizonak sexu harremanak izan nahi zituen harekin, eta, emakumeak ezezkoa eman zionean, bortxatu egin zuen, hainbat kolpe emanez.

Horren ondoren, gizona janzten ari zen bitartean, biktimak lortu zuen sakelako telefonoa hartu eta SOS Deietara deitzea. Gizonak ihes egin zuen presaka, eta jaka ahaztu zuen etxean; pasaportea zeraman han, eta ertzainek berehala identifikatu zuten. Larunbat arratsaldean atxilotu zuten, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.

Bilboko atxilotua

Bilbon, gizon bat atxilotu zuten atzo emakume bat jotzea eta udaltzainei mehatxu egitea egotzita, udalaren esanetan.

Iluntzean gertatu zen, 20:45 aldera, Trauko inguruan. Ustez, atxilotuak jo egin zuen emakume bat, eta etxean giltzapetu zen gero, labanaj batekin. Udaltzainei mehatxu egin zien hasieran, baina udaltzainek eta ertzainek atxilotu egin zuten azkenean, 21:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.