Genero indarkeria

Indarkeria sexista salatu dute milatik gora lagunek Bilbon

Mugimedu Feministak deitu du manifestazio nazionala, eta babes zabala jaso du.

2011ko abenduaren 17a
20:33
Entzun

Euri erauntsi etenik gabearen azpian egin dute emakumeen aurkako indarkeria salatzeko manifestazio nazionala Bilbon, eta milatik gora lagun batu dira, Indarkeria sexistak milaka aurpegi. Erantzun! leloa idatzia zuen pankartaren atzean.

Mugimendu feministak deitu du protesta, eta jai giroan ospatu da, eguraldiak askorik lagundu ez badu ere. Andrazkoz osatutako batukada talde batekin girotu du protesta, performance-ak egin dituzte ibilbidean, eta kantuekin bukatu dute azken ekitaldia.

18:00etan hasi da manifestaldia, eta 20:00ak aldera bukatu. Deialdia zabala izan da, Euskal Herriko mugimendu feministetako taldeetako hainbat ordezkarik antolatu baitute, eta haietako ordezkari ugari batu dira manifestazioan.

Babestu ere, hainbat eragilek babestu dute mugimendu feministaren aldarria, besteak beste, ezker abertzaleak, Aralarrek, Sare Antifaxistak, ESK-k eta EHGAMek.

Emakumeen aurkako erasoak bukatzeko egiturazko aldaketak beharrezko direla aldarrikatu dute. Mugimendu feministaren nahia izan da, bestalde, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko kezka azaroaren 25eko protestetatik harago eramatea, eta arazoari buruzko "mezu feminista" ematea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.