EHAK-k uste du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dela larunbateko liskarren erantzulea, "ertzainen buruzagi nagusia delako", eta, hori dela-eta, hark Eusko Legebiltzarrean hitz egiteko eskaera egingo dute.
"Bi urte damaratzagu Legebiltzarrean Gobernuko kideen aldetik indarkeriarik ezaren lezioak entzuten, baina Ertzaintzak Bilbon izandako jokabidea dela-eta ez dago zalantzarik beraiek [Jaurlaritzakoak] direla indarkeria erabiltzen dutenak helburu politikoekin", iritzi dio Julian Martinez legebiltzarkideak. "Manifestarien artean ahal den minik handiena egitea zuten helburu", eta erabaki hori "EAJren zuzendaritzan" hartu zela uste du. "Ezker abertzalea jokoz kanpo uzteko lehentasuna daukate".
EHAK-k elkartasuna adierazi du Bilbon "ertzainen kargagatik" zauritu ziren guztiei.
Jaurlaritzaren izenean Miren Azkarate bozeramaileak erantzun dio EHAKri, astearteroko ohiko agerraldian. EHAK-k indarkeria erabiltzea leporatzea “harrigarria” gertatu zaiela esan du Azkaratek,“ez baitiegu Barajasko atentatuarenedo kale borrokaren inguruko gaitzespenik edo bestelako hitzerdirik entzun”.
“Galdera ez da Ibarretxe, Balza edo Imazen EAJ izan zen Ertzaintzariagindua eman ziona, baizik eta Olanoren Batasunak zergatik zeukan erabakita eragin zutena eragitea”, jarraitu du. Azkaraterenarabera, manifestazioaren sustatzialeek hasieratik zuten istiluak sortzeko xedea.
Politika
Indarkeriaren erabilera egitea egotzi diote elkarri Jaurlaritzak eta EHAK-k
Larunbateko manifestazioaren kontrako oldarraldiaren harira, “helburu politikoetarako indarkeria erabiltzea” leporatu dio EHAK-k Gasteizko Gobernuari. Akusazi hori “harrigarria” gertatu zaiela erantzun du Azkaratek, EHAK-k ez dituelako ETAren indarkeria eta kale borroka gaitzetsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu