Nazio Eztabaidaguneak Euskal Herrian "aldaketa" lortu ahal izateko nazio estrategiaren beharra nabarmendu du gaur berriro, Iruñean egindako osoko bilkuran, eta indar metaketa aldarrikatu du horretarako. Datozen hilabeteetarako ekimen zehatzez ere hitz egin dute. Ehunen bat eragile bildu dira Golem zinemetan, eta Nazio Plana onartu dute.
“Eskubide guztien bermea, lurraldetasuna eta erabakiak hartzeko ahalmen osoa eskuratzea dira xede nagusiak”, Nazio Eztabaidagunearen arabera, baina “egun Euskal Herriaren biziraupena bera kolokan dagoelarik, nazio gisa gorpuzten joateko, lurralde artikulazioa gauzatzeko eta dagozkigun eskubideak bermatze bidean jartzeko, gaurdanik urratsak behar ditugu eman. Erabakitzeko eskubidea noiz aitortuko zain egon gabe, Euskal Herriaren etorkizuna orainean eraikitzea funtsezkoa dugu, nazio gisa erabakiak hartuz eta garatuz”.
“Eezinbestean” indarrak batu beharra dagoela deritzote, “eta nazio gisa urrats sendoak ematea funtsezkoa da: nazio instituzio propioak eraikitzeko; euskararen berreskurapen osoa lortzeko; hezkuntza sistema nazionalaeskuratzeko; beharrezkoak ditugun tresna juridiko eta politikoak erdiesteko...”.
Nazio Planerako lau urrats finkatu dituzte: Euskal Unibertsitatea -babes onarpen legala bultzatzea, azpiegitura eta babes ekonomikoaren eremuan urrats berriak ematea…-, “zazpiak bat auzolanean”, “herri plazak”-“nazio estrategia herritarren artean indartzeko eta zabaltzeko…”-, eta Aberri Egun bateratua -apirilaren 12an izango da-.
Laugarren Eztabaidagunea izan da aurtengoa, eta prozesua irailaren 25ean jarri zuten abian.
Politika
Indarrak metatuz, urrats berriak
Osoko bilkura egin du Nazio Eztabaidaguneak, Iruñean, eta Nazio Plana onartu dute. Euskal Unibertsitatean sakontzea, Aberri Egun bateratua edota nazio estrategian aurrera egitea ditu hurrengo hilabeteetarako egitasmo nagusietakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu