EUSKAL HERRIA

Indarrean da pilota jaurtigailuak erabiltzeko Ertzaintzaren araudi berria

Arma horiek erabiltzen dituzten polizien lana kontrolatuko duen batzorde operatibo bat sortzea adostu dute.

2012ko maiatzaren 11
16:35
Entzun

Ertzaintzak araudi berri baten arabera jokatuko du gaurtik aurrera pilota jaurtigailuak eta borrak erabiltzerakoan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Araudi berriaren arabera, Ertzainek ezingo dituzte jaurtigailuak erabili "agenteen edo beste pertsona baten bizitza arriskuan dagoenean, bakarrik egoera konpontzeko beste aukerarik ez dagoenean". Gainera lehenengo tiroak abisatzeko egin behar dituzte, pilota barik, eta gutxienez, 10 metroko distantzia utzita.

Jaurtigailuek indar "arina" edo "tarteko indarra" izan beharko dute, "gogorra" bakarrik brigada mugikorrek eta errefortzu brigadek erabili ahalko dute.

Gainera, horrelako armak erabiltzen dituzten polizien lana kontrolatuko duen batzorde operatibo bat sortzea adostu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.