Gaur sartu da indarrean Ipar Euskal Herrian burua burkarekin edo nikabarekin estaltzeko debekua. Gaurtik emakumeek ezingo dituzte leku publikoetan burua eta aurpegia estali, eta soilik leku pribatuetan edo meskita bat duten kaleetan jantzi ahal izango dute. Frantziako Gobernuak urrian onartu zuen legea, eta gaur sartu dira zigorrak indarrean.
Legea indarrean sartu eta Frantzian lehen atxiloketak izan dira. Parisen legearen aurkako manifestazio batean hiru emakume atxilotu dituzte, burka, nikab eta hiyab banarekin. Poliziak jakinarazi duenez, ordea, atxiloketak ez dira izan horiek janzteagatik (hiyaba erabili daiteke ez duelako aurpegia estaltzen), baizik eta manifestazioak baimenik ez zuelako
Legearen arabera, Poliziak eskumena dauka burua burkarekin eta nikabarekin estalita duten emakumeak atxilotzeko, baina ez indarra erabiltzeko. Emakumeari 150 euroko isuna jarriko zaio eta ikastaro batzuetan parte hartuko beharko du. Emakumeari burua estaltzea behartzen duen gizonak, ordea, espetxe zigorra eta isun askoz ere handiagoa jasoko du.