zaintza partekatua

Indarrean sartu da zaintza partekatuari buruzko legea Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Banandutako bikoteen seme-alaben zaintza arautzen du legeak, eta atzera begirako eraginez ere aplikatu ahalko da.

Zaintza Partekatuaren Legearen aldeko pertsona batzuk legeari buruzko Legebiltzarreko eztabaida saioan, PSE-EEko legebiltzarkide Miren Gallastegiri bizkarra ematen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Erredakzioa
2015eko urriaren 10a
18:28
Entzun

Joan den ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak seme-alaben zaintza partekatua arau nagusi gisa hobesten duen legea, eta gaurtik indarrean da jada. Legearen arabera, naurri nagusia izango da zaintza partekatua, eta bi aldeetako batek eskatuz gero, epaileak aztertu beharko du hori ez ezartzeko baldintzak gertatzen ote diren. Halaber, bi gurasoen arteko harremana ona ez den kasuetan, epaileak zaintza partekatua ezarri ahalko du, baita bietako bat aurka egonda ere. Bestalde, auzitara jo aurretik, bikote guztiek derrigor bilatu beharko dute bitartekaritza zerbitzua. Etxebizitzari dagokionean, umeen zaintza duen pertsonari emango zaio berau erabiltzeko lehentasuna, salbuespenekin, eta zaintza partekatua denean, behar gehien duenak erabiliko du (bestea diruz konpentsatuko du).

EAJ, PP eta UPDren aldeko botoekin atera zen aurrera legea; EH Bildu aurka agertu zen, eta PSE-EEk abstentziora jo zuen. Legearen hiru talde sustatzaileek adostutako zuzenketa baten bidez, atzera eraginez aplikatu ahalko da legea, hots, indarrean sartu aurretik ezarritako hitzarmenak eta neurri judizialak berrikusteko aukera izango da, aldeetako batek edo epaileak hala eskatuz gero. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.