Arratsaldeko lau eta erdietan Baionako SNCF tren konpainiako geltokiko seinaleak margotzen hasi dira demoetako bi kide, euskaraz jartzeko. Bietako bat Matisse margolariaren gisara mozorrotua zegoen. Segituan, bost polizia inguratu zaizkie, txakur batekin, eta atxilotu egin dituzte.
Hirugarren pertsona bat ere atzeman dute: argazkiak ateratzen ari zen bat. Bi kamionetatan eraman dituzte hiruak poliziaetxera, atxilotuta.
Atxiloketa nahiko bortitza izan da, txakurra xaxatu baitute demoetako baten aurka, eta hirurak lurrean eduki baitituzte indarrez.
Hizkuntz normalizazioa
Indarrez atxilotutako bi demoak eta argazkilaria aske utzi dituzte
Baionako tren geltokiko seinaleak euskaraz jartzeko saioa egin dute demoek gaur arratsaldean, eta ekintza horretan parte hartzen ari ziren bi kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak. Geltoki kanpoan argazkiak ateratzen ari zen hirugarren pertsona bat ere atxilotu dute. Atxiloketa nahiko bortitza izan da, ahoko uhala jarrita zeukan txakur bat bota baitute demoetako baten gainera, eta guztiak indarrez atxiki dituzte lurrean jarrita. Atxilotutako hiru lagunak aske utzi dituzte geroago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu