euskal herria

"Independentismoaren indarra agertzeko" deia

Independentista sareak dei egin du hilaren 20an Aberri Eguna dela-eta Iruñeko ekitaldietara agertzera.

Independentista sareko kideak, gaur, Iruñean.
2014ko apirilaren 12a
23:48
Entzun

Sarearen arabera, "garai politiko hain erabakigarrietan independentismoaren indarra guztiok batera agertzea" garrantzitsua da. Gehiengoaren nahia, independentzia izango da aldarrikapen festako leloa.

"Independentzia ez da zerbait abstraktua edo hutsa. Euskal herritarron gehiengoaren nahi eta beharrei lotuta dago", esan du sareak Iruñean egindako prentsa agerraldian. "Alor politiko eta kulturaletik zein ekonomiko eta sozialetik begiratuta, euskal estaturik gabe ez dago etorkizunik Euskal Herriarenzat".

Uste du oraindik ere "independentismoa maila handi batean ikusezina" dela. Beraz, "argi dago erronka: independentziaren aldeko gehiengo zabala osatzea eta gehiengo zabal hori egoki planteaturiko prozesuaren baitan aktibatzea".

Egitaraua (apirilak 20, Iruñea)

12:00: Martxa Golem zinematatik.
13:30: Goitibera Elektrotxaranga Carmen kaleko Herrikon.
15:00: Bazkaria Anaitasuna kiroldegian.
17:00: DJa Querty tabernan.
17:00: Selektah Stepi & Kenitra (Band Sound System) Carmen kaleko Herrikon.
17:00: Haurrentzako ikuskizuna Burgoen plazan: Egin irri! Martinbertxo eta Marikalanbrerekin.
18:00: Bertso poteoa San Frantzisko plazatik.
18:00: DJa Resident Barbacoa tabernan.
18:00 San Lorentzo kaletik irtenda, Batukada alde zaharreko kaleetan.
18:00 Kontzertua Bullicio Peñan.
18:30: Kantuz, Udaletxe plazan hasi eta alde zaharreko kaleetan.
21:00: DJa Bull Carmen kaleko Herrikon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.