Independentista sareak aldaketak egin ditu iganderako martxan

Hasierako hiru zutabeen ordez, bakarra irtengo da eta Irañetako Basakoetxean egingo da ekitaldi nagusia.

jarraia157978.jpg
2018ko urriaren 12a
09:57
Entzun

Eguraldi txarra iragarri dute iganderako: euria, haizea eta hotza. Hori dela eta, aldatu egin dute egun horretarako Independentista sareak egitekoa zuen Euskal Herriko erdingunerainoko martxa. Hasiera batean hiru zutabe ziren irtetekoak, baina bertan behera utzi dituzte Unanu eta Senosiangoak.

Hala, zutabe bakarra irtengo da goizeko 9:30ean, Irañetako Basakoetxetik Andia mendilerroan kokatua den erdiguneraino. Ekitaldi nagusia ere han zuten egitekoa, baina eguraldia dela eta, Basakoetxea bordan egingo dute eguerdiko 13:00ak inguruan.

Ekitaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute toki berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.