Aberri Eguna

Independentistak sareak Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin die herritarrei

Apirilaren 5ean izango da. 

Aoirilaren 5ean Aberri Eguna Iruñean ospatzea deitzeko eginiko agerraldia. INDEPENDENTISTAK SAREA
2015eko otsailaren 28a
12:50
Entzun

Aldarrikapena eta jaia uztartuta, "ekimen zabal eta parte hartzailea" antolatzen ari dira Independentistak sarekoak aurtengo Aberri Egunerako. Apirilaren 5ean izango da, Iruñean. Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu Independentziara! leloa izango du aurtengo ekitaldiak. Martxa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Golemetan, eta Sarasate pasealekuan amaituko da; bertan izango da ekitaldi politikoa. Baina ospakizunak segida izango du egun osoan, jai giroko hainbat ekitaldi antolatuko baitituzte.

Deitzaileen ustez, geroz eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela, besteak beste, egungo egoera ekonomiko txarragatik. "Eta okerrena zera da, egungo estatus juridiko-politikoak ez digula eskaintzen egoera eraldatu eta geure etorkizuna eraikitzeko aukerarik".

Horren aurrean, Aberri Egunari begira mezu "baikorra" egin nahi dute: "Gure ustez posiblea delako egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Horretarako, geure buruaren jabe izan behar dugu".

Dei berezia egin diete gazteei: imajina dezatela independentzia. "Imajina ezazue justizia sozialean eta berdintasunean oinarritutako euskal gizarte bat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.