Independentistak sareak adierazi du "katalan herriaren garaipena" izan zela Diadako manifestazioa, horrek hango etorkizunean "dudarik gabe eragina" izango duela baina, halaber, azaldu du "Euskal Herriko mugimendu independentistak bere bidea" jarraitu behar duela, Kataluniakoa edota beste herrialde batzuetako ereduak "modu mekaniko batean kopiatu gabe".
Dena dela, Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko elkarlanaren alde azaldu da Independentistak sarea, eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko lana "biderkatu" beharra dagoela uste du.