euskal herria

Independentzia Eguna, Leitzan

Herri kirolak, kontzertuak eta beste prestatu dituzte egun osoan.

2014ko abuztuaren 9a
14:06
Entzun

Independentistak sareko kideak antolatuta, egun osorako ekintzak dituzte Leitzan (Nafarroa). "Era zabal eta parte hartzailean" antolatu dute eguna, eta haien helburua da "herrian bertan independentziaren aldeko mugimendua zabaldu, indartu, eta  euskal mugimendu independentista orokorrean bultzatzen laguntzea".

11:00etan egin dute ekitaldi ofiziala, udaletxean. Arantxa Iparragirre alkateak ongietorria eman die bertaratutakoei. Ondoren, leitzarrek lekukoa pasatu diete bermeotarrei: Idurre Bideguren alkateak jaso ditu lekukoa eta sarearen izarra, oroigarri gisa. Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaileak independentziaren aldeko lanean jarraitzeko deia egin du, eta gogorarazi urriaren 12an beste mobilizazio bat dutela, Gora Euskal Errepublika lelopean. 

Hona hemen egitaraua:

09:00 Txistularien dianak.
11:00 Ekitaldi politikoa, udaletxean.
11:30 Leitzako emakumezkoen harri-tira proba, herriko plazan.
12:00 Kuadrillen arteko herri kirolak, herriko plazan.
17:30 Ikurrinari omenaldia eta kastellerrak, herriko plazan.
19:00 Kalejira berdea, herriko plazatik abiatuta. Independentziarantz doazen herriei bultzada eta babesa emateko ekitaldia.
20:00 Batukada, herriko plazatik abiatuta.
00:00 Kontzertuak, herriko plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.