Durango eta Iruñea lotzeko giza katea egin zenetik ia astebetera, zer esana ematen jarraitzen du ekimenak. Erabakitzeko eskubidea nola garatu da galdera nagusia. Eneko Bidegainek garbi azaltzen du erabakitzen dena erabakitzen dela ere "Euskal Herri osoko herritarrek" parte hartu behar dutela prozesuan: "Ezin dute gipuzkoarrek eta bizkaitarrek erabaki zazpien partez".
Horretarako, ordea, zazpi herrialdeen arteko harremanak garatu beharra dago kazetariaren iritziz. "Hori egiten bada, balizko euskal estatu baten eta Ipar Euskal Herriaren arteko loturak sendoagoak izanen dira, eta orduan bai, Iparraldearentzat baikorra iza daiteke. Bestela ez".
Artikuluak estatu independente baten inguruko eztabaida piztu du sare sozialetan. Hemen dago artikulua irakurgai.
Eta Hego EH osoak #independentzia batera lortzeko helburua sakralizatzen badugu, noiz helduko gara? http://t.co/BVFk6y6yPC@enekobidegain
— Luistxo Fernandez (@luistxo) June 12, 2014
@luistxo@enekobidegain Irun, Funes, Ermua eta Bilbo zama astunak direla, alegia?
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) June 12, 2014
@gaizkaranguren ah, ni horrekin ados nago, partizioaz/ez hitz egin beharra dago #independentzia ikusi nahi badugu gure bizialdian, Gaizka
— Luistxo Fernandez (@luistxo) June 12, 2014
@luistxo Udalerrien araberako partizioa bada, prest eztabaidarako. Autonomia erkidego espainiarren araberakoari, tranpa onartezina deritzot.
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) June 12, 2014
@luistxo@gaizkaranguren Herriaren zati batean independentzia lortuta ere, EHko herritar denek eduki behar lukete naziotasunerako eskubidea.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 12, 2014
@luistxo@gaizkaranguren Pasaportea, hizkuntz eskubideak, eskubide politiko eta sozialak. Bat nator Gaizkarekin: muga ez da Nafarroa Garaia.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 12, 2014
@petxarroman@luistxo@gaizkaranguren Gaur ta hemen Espainia doa hondora, ta haren menpeko 4 lurraldeen sezesioa posible da 18-30 hiletan
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@petxarroman@luistxo Naziotasun eskubidea EUSKALDUN orori eman beharko lioke Euskal Estatuak. Lurraldea Iratiko Boli Dorre hutsa balitz ere
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) June 12, 2014
@gaizkaranguren@petxarroman@luistxo Areago, euskalduntzea (euskara ikastea) naziotasunerako berme dela argi izan eusk ikasleek mundu osoan
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@urtziurruti@luistxo@gaizkaranguren Lurraldea (EH) + herritarren eskubideak formulatik iritsi daitekeela irtenbidera, borondatea badago.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 12, 2014
@petxarroman@luistxo@gaizkaranguren Sezesioa, beti, Estatu bateko erakunde administratiboek gauzatzen dute estatu harekiko -1
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@petxarroman@luistxo@gaizkaranguren Gaur Esp.tik posible da euskal estatu 1 (edo 2) sortzea. Fr.tik, gaur, tamalez ez (erakunde falta) -2
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@urtziurruti@petxarroman@luistxo Udalerri bat erakunde administratiboa denik ezin uka.
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) June 12, 2014
@gaizkaranguren@petxarroman@luistxo Sezesioa da erakunde bat (EAE, Naf...) estatu bihurtzea. Praktikan hori gertatu da beti sezesioetan
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@urtziurruti@luistxo@gaizkaranguren Eta EAE-Nafarroak bakoitzak bere aldetik egin beharko luke deklarazioa, edo aurrena elkartu eta gero?
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 12, 2014
@petxarroman@luistxo@gaizkaranguren Beti pentsa dugu "1) batu 2) askatu" formula, baina alderantziz behar du agian. Esp.k debekatzen du 1
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) June 12, 2014
@urtziurruti@luistxo@gaizkaranguren Bada, askoren harridurarako, agian Nafarroak eskatzen du sezesioa EAEk baino lehen.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 12, 2014