Politika

"Independentzia keinu kolektiboa" egitera deitu du Independentistak sareak, urriaren 12rako Iruñean

Euskal independentismoari bultzada "sakona" eman nahian, eztabaida eta mobilizazio mailan "jauzi berriak" egin nahi ditu, azaroan egingo duten nazio konferentziari begira.

2010eko abuztuaren 12a
17:33
Entzun
Prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, Independentistak ekimeneko kideek. Txutxi Ariznabarretaren hitzetan, "desobedientzia keinu kolektiboa" egitera deitu nahi dituzte independentista guztiak: "urriaren 12a, herrien independentziaren egun moduan aldarrikatu nahi dugu Euskal Herrian eta Iruñean, etorkizuneko euskal estatuaren hiriburuan egingo den martxa berde erraldoian".

Zentzu berean, euskal independentismoari bultzada "sakona" eman nahian, eztabaida eta mobilizazio mailan "jauzi berriak" egin nahi dituzte, azaroan egingo duten nazio konferentziari begira.

Hagako ebazpenaren garrantzia

Prentsaurrean, Hagako ebazpenak indepedentistentzat "oso garrantzia handia" duela ere jakinarazi dute, "era tinkoan babesten duelako ikuspegi demokratikotik oinarrizkoa den eskubidea". Eta erantsi dute, ebazpenak "independentziaren proiektu politikoa zilegi" egiten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.