Bestelako ikuspuntua eman du balizko estatu independentearekiko Kataluniako patronalak. Joaquim Gay de Montella patronaleko presidenteak esan du irailaren 27ko bozetan independentziaren aldekoek irabazten badute prozesuak hemezortzi hilabete eta hemezortzi urte bitartean iraun dezakeela.
"Argi izan behar duguna da segurtasun juridikoa sine qua non baldintza dela. Ez dugu berreskuratzeko zaila den egoera baten parte izan nahi. Zuhurrak izan behar gara", erantsi du Gay de Montellak.
Hauteskunde kanpaina Diadarekin batera hasiko da, irailaren 11n. Egun horretarako, ANC Kataluniako Biltzar Nazionala eta Omnium Cultural barnebiltzen dituen Ara es l'hora kanpainak mobilizazio jendetsua antolatu du Bartzelonako Meridianan egiteko. Astelehenean zabaldutako datuen arabera, 210.000 lagun dira mobilizazioan izena eman dutenak; iaz egun berean baino 10.000 inguru gutxiago.