Gazte independentistek egindako deialdiari erantzunez, ehunka gaztek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Donostian, Donostia berria piztera goaz! Etorkizuna independentzia! lelopean. Hain zuzen ere, Aste Nagusiaren barruan egiten ari diren Gazte Eguneko ekitaldi nagusietako bat izan da.
Ordubiak laurden gutxi inguruan abiatu da manifestazioa Bulebarretik, eta Donostia erdialdeko kaleetan ibili dira. Lelo nagusia idatzia zuen pankarta ez ezik, kartoiarekin egindako errausteko planta eta AHT eraman dituzte. Bi azpiegitura proiektu horien kontrako oihuak asko izan dira manifestazioan zehar.
Bulebarrean amaitu dute manifestazioa, eta Espainiak eta Frantziak "Euskal Herriaren eta gazteen eskubideak" urratzen dituztela salatu dute.
Politika
Independentziaren aldeko manifestazioa egin dute Donostian, Gazte Egunaren barruan
Era berean, AHTren eta errausteko plantaren kontrako jarrera agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu