Politika

Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko asmoz aurkeztuko da EAE-ANV martxoko bozetara

Hain justu, independentziaren aldeko aldarrikapena aurkeztu du gaur alderdi horrek, eta Euskal Herriaren nazio eskubideekin engaiatuta dauden guztiei harekin bat egiteko eskatu die.

2007ko azaroaren 2a
17:23
Entzun
Datorren martxoan Espainiako Kongresuko hauteskundeetara aurkeztuko dela berretsi du gaur EAE-ANVk, eta, zehaztu du, asmo garbi batekin joango dela bozetara: independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko xedearekin.

Hain zuzen ere, Aldarria izeneko independentziaren aldeko agiria aurkeztu du gaur EAE-ANVk. Idatzi horretan independentziaren aldeko hainbat arrazoi historiko nabarmentzeaz gain, egun "euskal jendartearen potentziala garatzeko biderik onena" independentzia lortzea eta estatu propioa sortzea dela aldarrikatu du.

Hori dela eta, arlo batean edo bestean Euskal Herriaren nazio eskubideekin engaiatuta dauden guztiei aldarrikapenarekin bat egiteko gonbitea egin die EAE-ANVk. Datozen asteetan atxikimendu bilketari ekingo diotela iragarri dute, erakunde, elkarte, lantegi eta ikastetxeetan.

Arantza Urkaregik, Galder Olivaresek eta Marine Pueyok parte hartu dute agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.