PSE-EE

Independentziaren aurrean "autogobernua" defendatuko du Patxi Lopezek

PSE-EEko lehendakarigaiak esan du "birzentralismoaren kontra bezainbeste" dagoela independentziaren aurka.

2012ko urriaren 9a
08:24
Entzun

"Autogobernua eta deszentralizazio politikoa defendatuko dut, independentziaren eta birzentralismoaren aurrean", adierazi du gaur goizean Patxi Lopez Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako PSE-EEko lehendakarigaiak. CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoetako Zentroak eginiko inkesta baten emaitzak ezagutu ostean egin ditu Lopezek adierazpen horiek; izan ere, CISen arabera, Espainiako herritarren %24,5ek uste dute erkidegoak ezabatu egin behar direla eta estatuak zentralizatzera jo behar duela.

Lopezek esan du "birzentralizazioaren kontra bezainbeste" dagoela independentziaren aurka, eta gaineratu du erkidegoz osatutako sistema politikoak eragin duela "saltorik handiena aurrerapenean eta herritarren eta lurraldeen arteko berdintasunean".

Kataluniaz mintzatu da Lopez, adibide gisara. Esan du Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearen diskurtsoak "izutu" egiten duela, baina erantsi du "begiak itxita" ez dela ezer konpontzen. Erreferendum bat egitearen kontra agertu da Lopez, uste baitu "soilik herritarrek elkarri aurre egiteko, haiek sailkatzeko eta elkarbizitza hausteko" balioko duela: "Batzuek uste dute demokrazia soilik gehiengoen joko bat dela, eta ez da egia". Gero, ordea, esan du galdeketa bat egiteko bidea badela: "Lehenengo, legeak aldatu behar dira, eta, horretarako, gehiengoak erdietsi behar dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.