ABERRI EGUNA

"Independentziaren izar berdeari heltzera" deitu dute Aberri Egunerako

'Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu independentziari' izango da Independentistak sareak antolatutako manifestazioaren leloa. Eguerdian abiatuko da, Golem aretoetatik.

Txutxi Ariznabarreta, Aberri Eguneko egitarauaren berri ematen. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 20a
17:48
Entzun

Aberri Egunerako prestatutako egitaraua aurkeztu du Independentistak sareak Iruñean. Nafarroako hiriburuan egingo dute sareak deitutako manifestazioa, eta 250 boluntario ariko dira lanean apirilaren 5ean: "Independentistak sarearen sorreratik herritarren parte hartzea eta ekarpenak izan dira mugimendu honen oinarria, eta Aberri Egunaren antolakuntza ere auzolan horri esker izango da posible".

[Youtube]https://youtu.be/AFGmdvt8F-Q[/Youtube]

Manifestazioa izango da egunerako antolatutako ekitaldi nagusia, baina izango dira gehiago ere. Besteak beste, bazkari bat egingo dute 15:00etan, Anaitasuna kiroldegian, eta haurrentzako jaialdi bat prestatu dute 17:00etarako Zentral Kafe Antzokian. Aurten, 50 tabernak baino gehiagok eta hainbat peñak bat egin dute Aberri Egunarekin, eta musika, animazioa eta ikuskizunak eskainiko dituzte arratsalde eta gauean beren lokaletan.

"Independentziaren izar berdea" izango da aurtengo Aberri Eguneko ikur nagusia: "Askatasunera, demokraziara, justizia sozialera, berdintasunera eramango gaituen bidea markatzen digun izarra. Gure ametsetako Euskal Herri berria errealitate bilakatzeko aukera ematen digun izar berdea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.