herri galdeketa

Independentziari buruz Etxarri Aranatzeko kontsulta debekatu dute epaileek

Iruñeko administrazioarekiko auzietako 2. auzitegiak hartu du badaezpada bertan behera uzteko neurria, Nafarroako Gobernuak hasitako prozesu judiziala amaitu arte.

Galdeketaren egitasmoaren aurkezpena, urtarrilean. IñIGO URIZ, ARP
2013ko irailaren 19a
17:27
Entzun

Maiatzaren 10ean herriari galdera hauxe egitea erabaki zuen Udalak: “Ados al zaude, Etxarri Aranatz Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente baten parte izatearekin?'”.  Galdeketaren alde bozkatu zuten Bilduko sei zinegotzik eta Nafarroa Baiko hiruk, eta kontra, berriz, PPko zinegotzi bakarrak. UPNren gobernuak, berriz, kontsulta bertan behera uzteko Udalari emandako epea amaituta, auzibidea hasi zuen. Nafarroako Gobernuak inpugnatuta dauka galdeketa. Espainiako Gobernuarenak diren eskumenak urratzea egotzita abiatu zuen prozesua.

Inpugnazioa argudiatzeko, gobernuak dio Udalak dituen eskumenez gaindiko gai bati buruzkoa dela galdeketa, eta, gainera, Espainiako Gobernuari dagozkion eskumenak urratuko lituzkeela. Besteak beste, nazioarteko harremanak izateko eskumena aipatzen du Nafarroako Gobernuak, Espainiako Konstituzioaren 149.3 artikuluan jasotakoa.

Horrez gain, galdeketak «ordenamendu juridikoaren aurkako elementuak» ditu, Etxarri-Aranatz Euskal Herriko partetzat jotzen duelako. Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluaren kontra ere egiten du, gobernuak dioenez, Europako estatu independente berri bateko parte izatea aipatzea «Espainiako nazioaren batasunaren aurka» doalako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.