Hezkuntza

Indoren lekukoa hartu du Jorajuriak

Peio Jorajuria Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidente berria da. Paxkal Indok makila eman dio, Seaskaren urteko batzarrean.

Paxkal Indo Jorajuriari makila ematen. BOB EDME
2019ko ekainaren 29a
17:48
Entzun

Seaskak lemazain aldaketa irudikatu du gaur goizean Kanbon (Lapurdi), urteko batzar nagusian. Paxkal Indok, orain arteko Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidenteak, Peio Jorajuriari makila eman dio. Duela 11 urte hartu zuen kargua Indok, 2008an, eta Jorajuria presidente berriak Seaskaren urteko batzar nagusia baliatu du bere aurrekoari esker ona adierazteko, urteetan egindako lanagatik.

Kargua utzi ondoren Indok Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente kargua hartu du. Hala erabaki zen atzo egindako bozketan, eta Garapen Kontseiluak ofizialki ezagutarazi du izendapena. Aurrez, hainbat urtez izan da Indo Garapen kontseiluko presidenteordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.