Industria sareak LHko tituludun gehiago eskatzen ditu, KESen ustez

Hezkuntza sistemaren eraginkortasuna hobetzeko, ikasketen arteko zubiak «malgutzeaz» jardun da

Maite Asensio Lozano.
Bilbo
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Diabolo forma du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen trebakuntza mailaren grafikoak: oinarrizko eta goi mailako hezkuntzan daude gehienak, eta irudia nabarmen estutzen da erdi mailakoaren tartean. Diaboloa erronbo bilakatzea gomendatu zuen atzo KES EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak. Lanbide Heziketako tituludun gehiago eskatzen ditu ekonomiak, «industria sareak, batez ere».

EAEko hezkuntza sistema jarduera sozioekonomikoen premietara zein neurritan egokitzen den aztertu du KESek, eta «desoreka» hori atzeman du trebakuntza mailaren eta okupazioen artean: unibertsitate tituludunen %18 kualifikazio baxuagoko lanetan daude. «Diaboloaren goiko partea agian ez litzateke hain handia izan behar», esan du Juan Mari Otaegi KESeko presidenteak.

Hezkuntza sistemaren eraginkortasuna hobetzeko, etengabeko prestakuntza bultzatzeaz jardun da, baita ikasketen arteko «zubiak malgutzeaz» ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.