AZPIEGITURAK

INEMen Errenteriako bulegoan sartu dira, AHTaren aurka protesta egiteko

AHTa egiteko diru asko "xahutu" beharko dutela eta horrek langabezia areagotzen duela salatu dute. Egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute ondoren.

2010eko otsailaren 26a
17:13
Entzun
INEM Espainiako Enplegu Institutuaren Errenteriako egoitzan (Gipuzkoa) sartu dira gaur goizean 15 lagun inguru, AHTaren aurka protesta egiteko. AHTaren aurkako asanbladak jakinarazi duenez, eskuorriak banatu dituzte barruan, kartelak jarri, eta atarian eseri dira. Ondoren, elkarretaratzea egin dute egoitzaren atarian, AHTaz aberasten, geroa hipotekatzen lelopean. Salatu dute abiadura handiko trena eraikitzen diru asko "xahutu" beharko dutela erakundeek, eta horrek langabezia areagotu egiten duela.

Ertzaintzak zaindu du elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.