Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gauerdia baino lehenago aurkitu zuen Ertzaintzak Bake epaitegiaren aurrean zegoen lehergailua, eta indargabetu egin zuten. Indargabetze horretan ari zirela, INEM aurrean zegoen beste lehergailuak eztanda egin du, 1:30ak aldean.
Kalte materialak sortu dira, baina pertsonalik ez.
Erasoa
INEMen Zarauzko bulegoan eztanda egin du indar txikiko lehergailu batek
Gaur goizaldean bi lehergailu jarri dituzte Zarautzen. Bat, INEM Espainiako Enplegu Institutuko bulegoaren aurrean jarri dute, lehertu egin da, eta kalte materialak sortu ditu. Bestea Bake epaitegian jarri dute, baina hura lehertu aurretik indargabetu egin du Ertzaintzak. ETAri leporatu dio lehergailuak jartzea, Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu