Ekonomia

Inflazioak maila positiboari eusten dio Hego Euskal Herrian

Iaz baino %0,1 gorago daude prezioak, eraikuntzari, telekomunikazioari eta aisiari esker.

Aisialdiarekin lotutako jardueren prezioak igo dira, batez ere, azken hilabetean. Irudian, Iratxeko kanpina. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 13a
12:29
Entzun

EAEn iaz baino %0,2 gorago daude prezioak; Nafarroan, aldiz, %0,1 egin dute behera. Orokorrean begiratuta, ordea, emaitza positiboak utzi ditu Kontsumorako Prezioen Indizeak Hego Euskal Herrian, uztailean.

Eraikuntza, telekomunikazioak, aisia eta kultura izan dira gehien garestitu diren alorrak. Aldiz, nabarmen behera egin duten produktuen artean nagusi dira jantzi eta oinetakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.